Ekitaldiz betetako asteak #BilbaoGabonak-en eskutik!

Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era arte, hamaika ekitaldi antolatu ditu Bilboko Udalak Bilboko txoko desberdinetan zehar, #BilbaoGabonak ekimenaren baitan. Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Rekalde eta Basurto-Zorrotzan izango dira ekimenak.

Sarrerak erreserbatzeko, bi zenbaki daude: 688 603 737 lehenengo lau zonaldeetarako eta  671 559 937 beste lau barrutietarako. Sarrerak ekitaldia ospatuko den eguneko 10:00tatik aurrera eta ekitaldia hasi baino ordu bat lehenago arte erosten ahalko dira. 

Antolatutako ekitaldiak adin eta interes desberdinetako pertsonentzat daude pentsatuta. Hauen artean, ipuin kontalariak, bertsolaritza, magia edo zirkua topatu daitezke. Kontsulta itzazu ekimen guztiak hemen.