Uda honetan Bilbora #UDAKALEAN etorriko da hamaika bat eskaintzarekin, eta honi esker, asialdi eta kulturarekin lotutako 200 jarduera baino gehiagorekin gozatzeko aukera izango dugu. Eskaintza askotarikoa, kalitatezkoa, eskuragarria eta, nagusiki, doakoa, izango da. Herritar ororentzat, eta ekainean, uztailean eta abuztuan egingo da hiriko zortzi barrutietan.
Programazio honako bloke hauetan dago banatuta:
- Kaleko arte eszenikoak
- Literatura eta musika
- Euskal folklorea
- Bisita gidatuak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkia, musika, artea eta beste hamaika esparruetako emanaldiak ditu bere baitan programazioak. Kontsulta ezazu bai hemen, eta baita Bilbao Kultura-ren webgunean ere.
Hitzordu horietako gehienak DOAKOAK izango dira, baina gonbidapenak beharko dira; jarduera bakoitza hasi baino 48 ordu lehenagotik eskuratu ahalko dira esteka honetan.