- Jaialdiak hiru eta bost ikuskizun ikusteko bonuak salgai ipiniko ditu. Bonuen kopurua mugatua izango da, eta urriaren 5etik 10era erabili ahal izango dira.
- Bonu hauek 20 euroko prezioa izango dute 3 ikuskizun ikusteko, eta 30 eurokoa 5 ikuskizunetarako.
- Era berean, BAD jaialdiak bere kartela aurkezten du, Karlos Martínez B bilbotarrak diseinatua.
BAD – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, XXIII. edizioa egingo du urriaren 14tik (osteguna) 24ra (igandea). Hala, BAD Jaialdiak dantza, arte biziak, antzerkia, instalazioak, performanceak eta antzerki dokumentalak eskainiko ditu, Bilbo 10 egunez abangoardiaz beteko dituztenak.
Zuzeneko arteen zaleentzako ezinbesteko hitzordua da BAD, eta bihartik aurrera hiru eta bost ikuskizunetarako bonuak jarriko ditu salgai Jaialdiak. Bonu hauek jaialdiaren webgunean egongo dira eskuragarri (www.badbilbao.eus). Salgai egongo diren bonuen kopurua mugatua izango da eta 20 euroko prezioa izango dute hiru emanalditarako eta 30 eurokoa 5 emanalditarako.
Campos Antzokian, La Fundición, Bilborock aretoan, Harrobian eta Bilboko Berreginen Museoan bezalako espazioetan ikusi ahal izango diren ikuskizunetarako sarrerak urriaren 5etik aurrera egongo dira salgai eta 10 euroko prezioa izango dute ikuskizun bakoitzeko.
Bonuak ikuskizun ezberdinetarako sarrerengatik trukatu ahal izango dira, baita hainbat pertsona ikuskizun berera joateko sarrerengatik ere. Bonuak sarrerengatik trukatu ahal izango dira urriaren 5etik urriaren 10era, igandera, arte
JAIALDIAREN KARTELA
BADek edizio berriaren kartela ere aurkeztuko du. Aurtengoan, Karlos Martínez B-k egin du diseinua. Artista bilbotar horrek diziplina ugari lantzen ditu, eta proposatzen duen irudia “mugimenduarekin jolasten da, irudi eder eta abstraktu batetik abiatuta. Gorputzak mugitzen ikustean, gogoak ekintza hori une batez izozten du. Irudi horrek begiratua izatera deitzen du, nahiz eta mugitu arazi eta nahiz eta bere behaketa pausatua izan”.
Karlos Martinezek arte grafikoetako eta diseinuko goi-mailako ikasketak ditu, baita historia-geografiakoak ere. Hainbat beka eta sari jaso ditu, Euskadi, Europan eta Latinoamerikan banakako zein taldeko proiektuak eta erakusketak eginez. Bere azken erakusketen artean Koldo Mitxelena Kulturgunea, Bilbao Arte Fundazioa eta La Casa Encendida nabarmentzen dira. Azken garai honetan Azkuna Zentroaren Babestu programaren barruan (sorkuntza garaikideari laguntza) PLAN proiektua aurkeztu du. Espacio etenduna da hau, izaera fisikoaren eta izaki birtualaren aldiberekotasuna aztertzeko arte-proiektuak sortu eta aurkezteko.
SARE SOZIALAK: