MUSIKAN ETA K-POP`DANTZAN INDARTSU DATOZEN TALENTU GAZTEEK HARTUKO DUTE PARTE GABONETARAKO GAZTEKLUBA AISIALDI-JARDUERETAN

  • #GazteKLUBA GABONAK programaren aurtengo eskaintzan, berrikuntza gisa, bi ekitaldi izango dira: 15 eta 22 urte bitarteko Bizkaiko talde, bakarlari edo DJentzako musika-kontzertu bat eta K-Pop dantza-taldeentzako eta 15 eta 22 urte bitarteko Euskadiko bakarlarientzako dantza-lehiaketa bat.
  • Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, gaurtik (azaroak 10) abenduaren 3ra bitartean. Horretarako, bilbaogazte.bilbao.eus-en inprimakia bete beharko dute, eta, bertan, beren kanta baterako lotura erantsi.

 

Bilboko Udalak aisialdi hezitzaile eta osasungarrirako eskaintza zabala prestatu du Gabonetarako, eta, besteak beste, #Gaztekluba Gabonak antolatu du.

Ohikoa denez, programa horretako jarduerak 12-17 urteko gazteei zuzenduta egongo dira, baina, aurtengoan, nobedade gisa, gazteak eskaintzan parte hartu ahalko dute: aurreikusitako bi jardueraren protagonista izan ahalko dira.

#MusikGazte: talentu gazteen kotzertua

Guztira, 10 bakarlari, banda edo DJk aukera izango dute Anne Lukinen gonbidatu gisa jotzeko, artistak abenduaren 27an, 21:00etan, Bilborocken emango duen kontzertuan.

Go!azen telesaileko Danae Riaño aktorea eta Gaztea irratiko Egoitz Txurruka esataria izango dira ekitaldiko aurkezleak.

Parte hartu ahal izateko, gazteek baldintza hauek baino ez dituzte bete behar:

  • Taldeko kideen erdiak, gutxienez, Bizkaian bizitzea.
  • 15-22 urte izatea.
  • Izena ematea gaurtik (azaroak 10) abenduaren 3ra bitartean, bilbaogazte.bilbao.eus helbidean. Bertako inprimakia bete beharko dute, eta beren kanta baterako esteka erantsi.

Abenduaren 10ean hautatuko dituzte parte-hartzaileak.

#K-PopDanceUP: talde eta bakarlarientzako K-Pop dantza-txapelketa

Ekimenean parte hartu ahalko dute K-Pop modalitateko talde edo bakarlariek.

Bilboko Udalak txapelketa antolatu du abenduaren 29rako, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Bilborocken. Epaimahaia @Xthex, @Agnes eta @Joo Jaewoon-ek osatuko dute, eta sei sari banatuko dituzte:

  • Lehenengo saria – taldea: 150 euro.
  • Lehenengo saria – bakarlaria: 100 euro.
  • Bigarren saria – taldea: 100 euro.
  • Bigarren saria – bakarlaria: 50 euro.
  • Hirugarren saria – taldea: 50 euro.
  • Eta hirugarren saria – bakarlaria: merchandisinga.

Parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Euskadin bizitzea.
  • 15-22 urte izatea.
  • Eta izena ematea gaur (azaroak 10) eta abenduaren 3ra bitartean, bilbaogazte.bilbao.eus helbidean, bertako inprimakia beteta eta taldearen/bakarlariaren kantaren baterako lotura erantsita.

Abenduaren 10ean hautatuko dituzte parte-hartzaileak.

Aipatutako jarduera biak doakoak eta irekiak izango dira, Bilborockeko edukiera bete arte.

Udala azken ukituak ematen ari da#Gaztekluba Gabonak jarduera-programari . Datozen asteetan emango dute ezagutzera.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak
#Gaztekluba Gabonak