Ben Santana (Bizkaia), Las Selvas (Bizkaia), Laguna Goons (Bizkaia), Tanzzania (Bizkaia), Alai (Gipuzkoa) eta Txopet (Bizkaia) dira VillaSoundBilbao jaialdiko VSB Mentoring fasean arituko direnak.
VSB Mentoring programaren xedea da talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatzea, tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez, euren jarduera profesionalizatu ahal dezaten. Hala, bada, aurten, maiatzetik irailera, hautatuek formazio espezializatua jasoko dute produkzio teknikoaz, komunikazioaz, jabetza intelektualaz edo sustapenaz, besteak beste.
Prestakuntza- eta laguntza-aldiaren ondoren, parte hartu duten sei taldeetako bat hautatuko dute VSB TOUR delakoaren hurrengo faserako, zeina 4 kontzertu izango baitira Estatuko uri banatan, 2022ko azken hiruhilekoan zehar.
Itzuliaren xedea da banden proiekzioa sustatzea eta sinergiak sortzea beste leku batzuetako gazte talde batzuekin, eta, orobat, Bilbotik kanpoko pertsonen talentua proiektatzea.
BESTE SARI BATZUK
Mentoring fasera igarotzeko uneaz gain, VillaSoundBilbao programa dagoeneko iritsi da jaialdiaren lehen fasean parte hartu duten 12 banden artean sariak banatzera ere:
- Aste Nagusia Saria: emanaldi bat datorren Aste Nagusian, bertako Rockaren agertokian (Bizkaiko taldeentzat bakarrik). Supercremalleras
- Musika Bulegoa Saria: kontzertu bat, Musika Bulegoaren kide den areto batean (babesleak hautatua): Laguna Goons
- Bilborock saria: 100 ordu Bilborocken entsegu-lokaletan (Bizkaiko talde/bakarlarientzat bakarrik): Tanzzania
- Jaialdi saria: Last Tour enpresak antolatutako jaialdi batean parte hartzea, epaimahaiak hautatuko du zeinetan. Last Tour enpresak erabakiko du non izango den emanaldia: Ben Santana