Eskuragarri dago jada Filminen “Bilborock. Rocka baino askoz gehiago”

Azken 25 urteetan Bilboko kultur eta gizarte panoraman barrena egindako bidaia, musikan oinarritua. Artxiboko irudien eta artista, programatzaile, politikari eta aretoari lotutako bizilagunen testigantzen bidez, hirian zein nazioartean erreferente gisa finkatu den gune kultural honen garrantzia ezagutuko dugu.

Álvaro Fierrok eta Diego Urruchik zuzenduta, “160 metros: Una historia del rock en Bizkaia” lanaren egileak eta Media Attackek ekoitzia.

Ikusi Filmin-en

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendariak: Álvaro Fierro eta Diego Urruchi
  • Ekoizpen exekutiboa: Paula Bañuelos
  • Ekoizlea: Media Attack
  • Parte-hartzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia
  • Laguntzaileak: Bilboko Udala
  • Argazkia: María Zabala
  • Edizioa: Maria Zabala eta Gorka Agirregabiria
  • Jatorrizko izenburua: Bilborock, mucho más que rock.
  • Kalifikazioa: Publiko guztiak
  • Ekoizpen urtea: 2022
  • Estreinaldia: 2024ko uztailaren 6an
  • Iraupena: Film luzea/75min.
  • Mota: Zinema – Dokumentala
  • Generoa: Dokumentala