Bizkaiko Foru Aldundiak 2025 urterako Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko beken oinarri arautzaileak onetsi eta beka horien deialdia egin du

Xedea unibertsitate-titulua duten pertsonentzako beken deialdia egitea da, 2025-2026 ikasturtean Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan aurrez-aurreko espezializazio-ikasketak egiteko.

Foru dekretu honek arautzen dituen bekez baliatu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

  1. Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.
  2. Ekonomiako, Zuzenbideko, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zientzia Politikoetako edo Soziologiako gradu bat izatea, besteak beste.
  3. Egungo auzotasun administratiboa izatea, gutxienez 2020ko uztailetik honakoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietako batean. Era berean, ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoko unibertsitate edo fakultateren batean egin dituzten pertsonen eskabideak ere onartuko dira.
  4. b) letran adierazten diren ikasketak 2021eko ekainean edo geroago amaituta izatea.
  5. Betetzea helburuko unibertsitateak eskabidea onartzeko ezartzen duen hizkuntza-maila, zehazki, deialdi honen xede diren ikasketak gainditzeko bestekoa. Maila hori helburuko unibertsitateak berak ebaluatuko du.

Informazio gehiagorako, oinarri arautzaileak honako hauek dira: Bizkaiko Foru Aldundiaren 32/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, zeinaren bidez 2025 urterako Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko beken oinarri arautzaileak onetsi eta beka horien deialdia egiten baita.