Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak karrera judizialean eta fiskalean eta justizia administrazioko letraduen kidegoan sartzeko 2026rako oposizioak prestatzeko dirulaguntzen oinarriak argitaratu ditu.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira 2026ko ekitaldian Karrera Judizialean eta Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko hautaketa-probak prestatzeko gastuak ordaintzeko 40 beka emateko oinarri arautzaileak eta deialdia.
Beka bakoitzaren zenbatekoa urtean 6.600 eurokoa izango da. Hilean 550 euro ordainduko zaizkio laguntzaren esleipendun bakoitzari, betiere onuradunak laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen jarraitzen badu.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira oposizioa prestatzeko zentro espezializatuei edo nahitaez karrera judizial edo fiskalekoak izan behar duten prestatzaileei edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoari egindako ordainketak, bai eta oposizioko azterketak egiten diren herrian oposizioa ikasteko beharrezkoak diren material didaktikoaren gastuak, joan-etorrienak, ostatuarenak edo mantenuarenak ere.
Onuradunek bete behar dituzten baldintzei, betebeharrei, sarbide-baldintzen egiaztapenari, eskabideak aurkezteko xehetasunei eta abarri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu hemen.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Adierazitako baldintzak betetzen dituzten interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez soilik eskatu behar dituzte laguntza ekonomikoak.