BILBOK BAT EGINGO DU ROBOTIKAREN ASTE EUROPARRAREKIN

Bilboko Udalak, zenbait eragilerekin lankidetzan (Camp Tecnológico, MediaAttack, Nvidia eta Spri Digitala), jarduera-programa askotarikoa antolatu du lehen aldiz Bilbon, azaroaren 20tik 23ra La Perrera eraikinean egingo den Robotikaren Astea Europarraren esparruan.

Jarduerak aldi berean egingo dira Europako zenbait hiritanrobotika eta haren onurak gazteei eta, oro har, herritarrei hurbiltzeko. Zalantzarik gabe, nabarmentzekoa da robotikak gero eta garrantzi handiagoa daukala arlo askotan, esaterako zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematiketan (STEM). Hain zuzen ere, Gazteria eta Kirol Sailaren lan-arloetako bat da, Bilbao Gazte Steam estrategiaren esparruan.

LA PERRERA, ERREFERENTEA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAN

La Perrera apustu sendoa da Bilbo berrikuntza teknologikoan erreferente bihurtzeko. Hala, bada, udalak jardunaldiak, hackathon-ak, azokak eta formatu desberdinetako ekitaldiak antolatzen laguntzen du, ikasle eta gazte profesionalen, unibertsitateen, prestakuntza-zentroen, agentzien eta enpresen arteko informazio-, harreman- eta lankidetza-ekosistema bat sortzeko.

LEROBOT HACKATHON BILBAO

Europan berrogeita zortzi ordu etenik gabe iraungo duen hackathon bakarra daazaroaren 21etik (barikua) 23ra (domeka). Goi-mailako lanbide-heziketako zikloetako, unibertsitate-karreretako eta masterretako 100 ikasle baino gehiago bilduko dira La Perrera eraikinean, desafioak Le Robot eta NVIDIA teknologien bidez ebazteko.

Gazteak taldetan banatuko dira zenbait desafiori aurre egiteko, eta gai jakin baten aurrean irtenbide praktiko eta berritzaileak eman ditzakeen proiektu bat egingo dute. Desafioa amaitzeko, proposamenak epaimahai espezializatu baten aurrean defendatuko dira. 3.000 euro banatuko dira eskudirutan eta 3.000 euro NVIDIA materialetan.

Aldez aurretik izena eman behar da.Informazio gehiago Bilbao Gazteren web-orrian.

BESTE JARDUERA BATZUK

Azaroaren 20a, eguena:

  • 16:00 – 17:00. Humantek elkartearen aurkezpena.Hitzaldia: “Teknologia gizatiartzen: Gizakia ardatz duen AA eta robotika, helburu sozialarekin”.
  • 17:00 – 17:30. Networking.
  • 17:30 – 18:30. Eztabaida-panela: “AAren eta robotikaren inpaktua” Gazteek eta adituek AAren etikari, eten digitalari, sortzen ari diren aukerei eta enpleguaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute.
  • Aurreikusita dago, halaber, 18:30etik 20:30era, maker gazteek zenbait eremutako lau proiektu/prototipo aurkeztea, Espacio Open gunean Maker Ekintzaile egonaldietan garatu dituztenak (Biker Blinker, Drawmakina, Space Ganbara eta Estudio Bokashi). Hori izango da Bilbao Maiker Faire azokaren beste puntu bat.

Azaroaren 21a, barikua (belaunaldien arteko jarduerak):

  • 10:00 – 12:00. Gradu amaierako lanetako robotika-proiektuen aurkezpena, Ikasleek La Perrera eraikineko IA&Robotics Lab-en egindakoak.
  • 16:00. Hackathon-aren hasiera.

Azaroaren 22a, zapatua (Belaunaldien arteko Eguna)

  • 11:00 – 14:00. Txandakako tailerrak (mini txakur robotikoak; Ugot-en tailerra, robot horiek kontrolatzeko; Mario Kart-en lasterketa urrunetik gidatutako autoekin) eta roboten erakustaldiak (DOBOT Magician E6, bisitarien argazkietan oinarritutako karikatura pertsonalizatuak margotzen dituena; FR3 robota, mugimendu eta zeregin desberdinak egiten dituena; robot humanoidea, bertaratuek harekin interakzioa izan dezaten).
  • 17:00 – 20:00. First Lego League-ko taldeen erakustaldia.

Azaroaren 23a, domeka

  • 09:30 – 12:30. Hackathon-aren amaierako proiektuen aurkezpena.
  • 12:30 – 13:30. Sarien banaketa.

 

Semana Europea Robótica 2025