Mix-a Gazte Elektronika eta Freskure programek amaiera emango diote urteari, Bilborockek abenduan hartuko dituen edizio bereziekin.
Horrela, Mix-a Bereziak musika elektronikoko saio bat eskainiko du, abenduaren 19an, 20:00etatik aurrera, Mamba Beat Club + Gazzi + Elena Barker bilduko dituena, (sarrera 12 eurotan, 15 euro leihatilan).
Bestalde, Freskure Bereziak kontzertu bat eskainiko du abenduaren 26an Bilborocken, 20:00etatik aurrera baita ere, Izena + Vuelve Ferralla + Sal del coche taldeekin, (sarrera 12 eurotan, 15 euro leihatilan).

