GREEN SORMENA, ARTEAREN ETA TEKNOLOGIAREN ARLOEI LOTUTAKO “KONEKTA IDEIAK” PROGRAMAREN DEIALDIAK BIGARREN EDIZIOKO PROIEKTUEN DEIALDIA IREKI DU, BERRIZ ERE BILBOKO GAZTEEI ZUZENDUTA

  • Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 19ra arte luzatuko da.
  • “Green Sormena-Artea eta teknologia” Gazteria eta Kirol Arloaren deialdia, Konekta Ideiak-en kokatua eta Estudio Gheadak komisariatua, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen artean ekimenak bultzatzea eta artearen eta teknologiaren testuinguruan espiritu ekintzailea sustatzea du helburu, prozesu esperimentalen garapena babestuz.
  • 3 artistek otsailaren 26an La perreran egingo den Talk & Show batean parte hartuko dute, sarrera librearekin.

Bilboko Udalak “Green Sormena-Artea eta teknologia” programaren bigarren edizioa jarri du abian. Programa horrek Talk & Show bat izango du, Estudio Gheadak koordinatuta eta garatuta, eta proiektu-deialdi bat, Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Talk & Show otsailaren 26an, ostegunean, egingo da La Perreran 19:00etatik 21:00etara. Hitzaldi irekiaren eta proposamen performatiboaren arteko formatu hibridoa berreskuratuko du. Hiru artistek (Andrea Petit, Joan Fierro eta Yolanda Uriz) beren praktika artistikoaren aurkezpen labur bat egingo dute, oso ingurune teknologiko batean irudikapen propioa bilatzeaz eta arteak giza identitate bat ezartzeko duen eginkizunaz hitz eginez. Hainbat eztabaida planteatuko dira, hala nola, teknologiak artistei ematen dizkien erronkak eta aukerak, edo nola kokatzen den gizakia teknologia horren aurrean eta nola lotzen den bere ingurunearekin. Ekitaldian zehar artista gonbidatuen bi performance/ekintza egingo dira.

Azkenik, artearen eta teknologiaren esparruan lan egiten duten proiektuetarako deialdi ireki bat egiten da, Bilbon bizi diren edo hiriarekin loturaren bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 12tik martxoaren 19ra bitartekoa izango da, gazteria@bilbao.eus helbidera bidali beharreko formulario baten bidez. Epaimahaiak proiektu bat aukeratuko du aurkeztutakoen artean. Hautatutako ekimenak Gheada Estudioko profesionalen laguntza indibidualizatua izango du, eta mentoringa, erreferentziak eta sektoreko profesionalekin harremanak eskainiko dizkie. Gainera, Bilboko Udalak 2.500 euro bideratuko ditu, gehienez, proiektua garatzeko, besteak beste, jarduerak eta materialak egiteko, bai eta 500 euro ere, proiektuaren arduradunarentzako parte hartzeagatiko konpentsazio gisa. Informazio guztia eta formularioa hemen eskura daitezke: https://bilbaogazte.bilbao.eus/greensormena/

Prozesua ixteko, maiatzaren 25etik 29ra bitartean, prozesuaren eta proiektuaren emaitzaren erakustaldia egingo da, baita aurkezpen-ekitaldi bat ere, La Perrerako Konekta gelan, sarrera doan dela.

INFO GEHIAGO: GREEN SORMENA