Auzo Active

Hona hemen #AuzoActive!. 10 eta 17 urte bitartean badituzu, zure auzoan bertan goza dezakezu programa honek dakartzan kirol-proposamen osasungarri eta doakoekin. Auzo Active-ren kirol jarduera eskaintza zabala da eta barne hartzen ditu herri kirolak, saskibaloia, parkour, goalball, patinajea, kalistenia, skate eta esgrima tailerrak, besteak beste.

#AuzoActive 2023 martxotik urrira arte egingo da. 24 jardunaldi baino gehiago izango dira, hiru fasetan antolatuak: martxotik apirilera, maiatzetik ekainera, eta irailetik urrira. Asteburu bakoitzeko programazioa ikusi dezakezu Gazteklubaren Instagram-eko profilean eta Bilbao Gazte-ren Facebook-eko profilean.

Udal programa honek Gobernuaren Ordezkaritzaren Droga Plan Nazionalerako finantzaketa jaso du.

#Auzoactive / HURRENGO JARDUERAK