Programaren helburua gazteak elikadura-sistema jasangarriei buruz kontzientziatzea izan da. Horretarako, jasangarritasuna eta elikadura aztertu dira, hainbat mailatan sakonduz: ekoizpena, logistika, kontsumoa, hondakinen kudeaketa etab. Azken batean, giza osasunaren eta planetaren onurarako jardunbideak sustatu nahi izan dira, horien eragin negatiboa minimizatuz.
Programa bi zatitan garatu da:
-
Tailerrak: Elikadura jasangarriari buruz informatzea, inspiratzea eta esperimentatzea.
-
Proiektuak aurkeztea: garatzeko laguntza teknikoa eta logistikoa jasoko duten bi ekimen hautatzea.