ELIKADURA JASANGARRIA

Programaren helburua da gazteak elikadura-sistema jasangarriei buruz kontzientziatzea. Horretarako, jasangarritasuna eta elikadura aztertuko ditugu, hainbat mailatan sakonduz: ekoizpena, logistika, kontsumoa, hondakinen kudeaketa etab. Azken batean, giza osasunaren eta planetaren onurarako jardunbideak sustatu nahi dira, horien eragin negatiboa minimizatuz.

Programa bi zatitan garatuko da:

  1. Tailerrak: Elikadura jasangarriari buruz informatzea, inspiratzea eta esperimentatzea.
  2. Proiektuak aurkeztea: garatzeko laguntza teknikoa eta logistikoa jasoko duten bi ekimen hautatzea.

*Mahai-inguruan eta tailerretan izena emateko, atal bakoitzean topatuko duzuen jarraibideak bete behar dituzu.