Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilboko Gazte Panela 2024 jarri du abian, udal-politikak Bilboko gazteei hurbiltzeko eta Bilboko Udaleko proiektuen diseinuan parte har dezaten ahalbidetzeko.
Bigarren edizio honetan, Bilbon bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko 23 gaztek hartuko dute parte, interesa duten pertsonen artean hautatuak. Panelistak beraiek aukeratutako proiektuetan ari dira lanean, honako arlo hauei lotuta: iraunkortasun soziala, ingurumen-jasangarritasuna, gazte-programazioa eta udal-komunikazioa.
ZER DA GAZTE PANELA?
Partaidetza-prozesu bat da, eta Udalaren eta Bilboko gazteen arteko harremanetarako gune berri bat ireki du, gazteen tokiko agendaren diseinuan gazteek parte har dezaten sustatzeko, bai eta udal-funtzionamendua eta ekintza ezagutarazteko eta Bilboko gazteen interesak eta kezkak identifikatzeko ere.
Helburua da udal politikak Bilboko gazteei hurbiltzea eta haien parte-hartzea ahalbidetzea udal proiektuen diseinuan.
Panelistek eurek aukeratutako proiektuetan lan egiten dute, honako arlo hauei lotuta:
-
Jasangarritasun soziala: ekitatea, genero-berdintasuna, dibertsitatea, boluntariotza, etab.
-
Ingurumen-jasangarritasuna: ekologia, ekonomia zirkularra, etab.
-
Gazteentzako programazioa: musika, kultura, kirola, aisialdia, etab.
-
Udal-komunikazioa: gazteen eta Bilboko Udalaren arteko elkarreragina hobetzea.
Panelak talde-saioen eta proiektuen bitartez funtzionatzen du. Talde-saioak 5 larunbatetan egiten dira, 10:00etatik 13:00etara, La Perrera eraikinean (Sabino Arana, 50). Proiektuka lan egiteko, paneleko kideak 4 taldetan taldekatzen dira, aurreinskripzioan aukeratutako interesen eta gaien arabera, eta talde bakoitzak urtean zehar garatzen ari den proiektu bat proposatu du, udal-programazioan sartzeko helburuarekin.
PROIEKTUAK EZAGUTU!
Proiektuka lan egiteko, paneleko kideak 4 taldetan bildu dira, beren interesen eta proposatutako lau esparruren arabera, eta bakoitzak proiektu bat prestatu du proba pilotu gisa. Irailean hasiko dira horiek gauzatzen, 2025eko udal-programazioan sar daitezen. Dagozkien proba pilotuekin garatzen ari diren proiektuak zehatzago ezagutzeko, informazio gehiago jaso dezakezu atal hauetan:
PARTE HARTU!
Zer baldintza bete behar dira parte hartzeko?
- 18 eta 30 urte bitartean izatea.
- Bilbon bizitzea.
- Interesa eta motibazioa izatea.
Nola eman dezaket izena?
Hurrengo edizioan izena emateko, deialdia gutxi gorabehera urte hasieran irekiko da.
Noiz eta non izango da Gazte Panela?
Panelak talde-saioen eta proiektuen arabera funtzionatzen du:
Talde-saioak:
Gazte Panela 5 aldiz bildu da aurten, aurrez aurre, La Perrera eraikinean (Sabino Arana, 50), 10:00etatik 13:00etara.
2024ko talde-saioen egutegia honako hau izan da:
- Larunbata, otsailak 24
- Larunbata, martxoak 16
- Larunbata, ekainak 8
- Larunbata, urriaren 5a
- Larunbata, azaroak 16
Proiektuak
Talde bakoitzak proiektu bat proposatu du, eta lantaldeak zehaztutako kronogramaren eta metodologiaren arabera ari dira lanean.
Nolako konpentsazioa jasoko dut?
Gazte Panela osatzen duten pertsonek konpentsazio ekonomikoa eta partaidetza-ziurtagiria jasoko dituzte.
- 50 €, taldeko saio bakoitzean parte hartzeagatik.
- Talde bakoitzak 250 € izango ditu parte-hartzaile bakoitzeko, eta taldeak erabakiko ditu zenbateko hori banatzeko irizpideak.
- Talde bakoitzak gehienez 2.000 euroko poltsa ekonomikoa izango du, eta proiektua garatzeko erabiliko du, modu justifikatuan.
- Konpentsazio ekonomikoa azken saioa amaitutakoan jasoko da
* Dagokion atxikipena aplikatuko da.
Zergatik parte hartu Gazte Panelean?
Hainbat aukera emango dizkizu:
- Gazteen beharrei eta zailtasunei ahotsa ematea eta Bilboko Udalaren erantzuna jasotzea.
- daleko lan eta programei buruzko informazioa eta prestakuntza jasotzea.
- Proiektu bat garatzea, udaleko sail eskudunarekin kontrastatu ondoren, haren egokitasuna eta bideragarritasuna aztertzeko.
- Interes komunak dituzten gazteak ezagutzea.
- Hainbat gaitasun garatzea, hala nola talde-lana, denboraren kudeaketa eta komunikazio-trebetasunak.
Zer eskatuko dit Gazte Panelean parte hartzeak?
-
- • Talde-saioak prestatzea
- Proiektua lantaldeko kideekin batera garatzea.
- Taldekideekin elkarlanean aritzea.
- Komunikazio eta parte-hartze eraginkorra.
- Gazte Panela 2024ren jarduerak zure inguruan zabaltzea.
Zer gertatuko da ezin badut saio batera etorri?
Edozein kidek utzi ahal izango du Gazte Panela, bere borondatez edo Gazteria eta Kirol Sailak eskatuta, baldin eta Gazte Panelaren helburuak modu arduratsuan, egokian eta nahikoan betetzen ez dituela frogatzen badu. Kargua justifikaziorik gabe uzten badu, ez du inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik izango
Nola jakin aukeratu nauten?
Gazteria eta Kirol Sailak egingo du hautaketa, irizpide hauen arabera, betiere ahalik eta aniztasun handiena bilatuz: sexua, adina, jatorri kulturala, bizilekuko barrutia, ikasketa-maila, lan-jarduera, motibazioa, interes-eremua eta abar. Gazteria eta Kirol Saila harremanetan jarriko da izena eman duten pertsona guztiekin, hautaketa-prozesuaren berri emateko.
Zer gertatuko da Gazte Panela amaitzen denean?
Azken saioaren ostean, Gazteria eta Kirol Saileko langileek panelista guztiekin harremanetan jarraituko dute, Gazte Panelaren berri edo haien intereskoak izan daitezkeen proiektu, ekintza eta jardueren berri emateko.
INSKRIPZIOAK
Izena emateko, sartu Bilbao Gazte webgunean eta bete honako formulario hau.
Kontaktua:
- gazteria@bilbao.eus
- 944 20 30 98 (Astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara. Asteazkenetan 17: 00ak arte)