Pop-Rock Kategoria – Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019

185

AIRU (Bizkaia)

Irune Vega konposatzailearen proiektu pertsonal sortu berria da Airu; iazko duan, musikaria, abentura batean murgildu zen, eta zuzenekora ekarri dute berak eta beste hiru
ameslarik. Proposamen minimalista da, riff erraz, ahaire triste eta ahots iluna darabiltzana, keinu eginez zenbait literatura- eta zinema-lani. Airu Bilborockeko oholtzara igoko da, beren ibilbide laburrean dagoeneko hainbat zuzenekoren esperientzia bildurik.

117

BELUGA (Madrid)

Esperimentazio hutsa eta perfekzioaren bilaketa dira madrildar boskote bitxi honen
goiburuak; dagoeneko hainbat urteko karrera egina dute. Rock alternatiboaren eta
atmosfera esperimentalen artean dilindan dabiltzan soinu-paisaien sortzaile urduriak dira, eta hizkuntza figuratiboz betetako lirika machadotarraz baliatzen dira hartarako. Haiei entzutean, argi geratzen da beren zuzenekoak ikusizko eta entzunezko esperientzia
egiazko bat eskaintzen duela.

166

FAKE TEDDY (La Rioja)

Rock alternatiboko talde bat dira, eta ez da erraza noiz sortu ziren zehaztea. Haien
kantak 90eko hamarkadakoetan nahiz 60ko hamarkadako pop-ekoetan dute inspirazioa. Ahots bero bat dute ezaugarri nagusia, protagonismo handirik gabea, eta girotzeko armonia batzuk eta erritmo sortzaileak dituzte bermaleku; proiektua, hartara, sailkatzen zaila da, oso bakan eta pertsonala.

39

GENTLEMAN CLEF (Madrid)

Ahots berezi urratuak eta bi musika-tresnak osatzen dute Clef Gentleman bikotearen apustuaren oinarria. Madrilen familia bildu zeneko baten ostean sortua, 2013a aldera, beren proposamenaren zertzelada txikiak barreiatu izan dituzte harrezkero, proposamena, hasteko, akustikoa delarik, baina banda osoarekin emana zuzenekoan. Soinu ondo heldu bat, indie folkaren ukituak dituena, eta ideia oso argiak.

137

GO CACTUS (Baleares)

Go Cactus anaia nagusia da, bere bizimodua egiten hasteko borrokatzen dena eta kimikaren eta alkoholaren bidez barnea arakatzeko abentura baterantz abiatzen dena. Bartzelonan bizi diren mallorkar hauek kaliforniar eskolako garage arin bat praktikatzen
dute, nagusiki gitarra eta bateria azeleratuak darabiltzaten lanekin. Ezinezkoa izango da
Bilborocken geldirik irautea.

49

INDIAN HAWK (Valencia)

Rock amerikarraren doinuak darizkie Indian Hawk-en nota eta akordeei. Valentziar artegiroko musikari esperientzia handikoen proiektu berria, oso aspaldi ez dela erabaki
baitzuten elkartu eta forma ematea beren apeta berriari. Doinu itsasgarriak, kirol zelaietako rocka eta ingelesezko hitzak dira lehenbiziko erreferentzia baten osagaiak,
oraindik ere argitaratzeko baitago.

363

LOOKMOMNOHANDS (Barcelona)

Elkartu eta dagoeneko aterabiderik ez duen istorio batean menturatu zirelarik sortu zuten Bartzelonan haurtzaroko bi lagunek bikote hau, zeinaren izenak mezu bat ezkutatzen baitu. Ezin sailkatuzkoa da haien musika, baina gauza bat argi dago: haien kontzertuak umorez beteak izaten dira, eta haien punk jarrera imita ezina da.

292

LOS REYES MAGOS (Sevilla)

Sevillatik datoz, eta lau haizetara zabaldutako sekretuaren izatea onartzen ari direla oraindik, Los Reyes Magos taldeak pop psikodeliko moduko bat ontzen du, eta berdin
gogorarazten digute Los Brincos nahiz murgilarazten gaituzte Grateful Dead-en rock azidoan edo eroaten gaituzte Lori Meyers azido baino haragokoekin amets egitera.

263

MI BUENAVENTURA (Bizkaia)

Saltsa eta cumbia bilbotar erara. Musika elektronikoaren, psikodeliaren eta are rock apur baten ukituekin prestatzen da bitxi hau, Bilbon finkatutako kolonbiar biren gogotik sortua, uriko musika-giroko musikari aditu biren laguntzarekin.

438

NAZCA (Bizkaia)

Bizkaiko boskote honek hainbat urteko esperientzia du bildua agertokietan eta grabazioestudioetan, eta bere post rock eta emo-indie proposamen irmoa dakarkigute Bilboko Urira, gaztelaniaz kantatuz. Beren azken erreferentzia hainbat kantaz osatua da, zeintzuek lelorik gabe egiten baitute aurrera, kontakizun nagusiari trabarik egin gabe, eta bi zatitan kontatuz hura zuzenekoan, akatsik gabe.

273

ORBEL (Francia)

Iparraldetik datoz, baina ez oso urrutitik, Orbelen soinuzko errituak. Ilunzaletasuna eta
trinkotasuna, emakumezko ahots bat dutela aitzinean, Emma Ruth Rundle-en tankeran
mantrak errezitatzen dituelarik, gutxieneko oinarri batzuekin. Ibiltari goibel eta
misteriotsuak, post rock zaratatsu eta biziko proposamen honekin.

212

PINPILINPUSSIES (Barcelona)

Anak eta Rakelek osatzen dute Pinpilinpussies, garage pop gordin eta zuzenekoa jotzen
duen bikotea. Jarrera misteriotsu bezain alproja dira beren lo-fi proposamen desitxuratuaren oinarri. Ibilbide labur baina mamitsua daukate egina, eta zalaparta- eta
burrunba-eskaintza ederra dakarte.

286

SAN JERÓNIMO (Asturias)

San Jeronimok musika intimista bat egiten du. Dreampop giroak marrazten dituzten
kantak, apaindura minimalistekin eta ahots goxo eta ezti batekin. Denborarekin, neosoularen moduko eremuetan barneratu dira, edo musika elektroniko lasaiagoetan,
bazterrean utzi gabe lasaitasun- eta gogoeta-giro hori, beren kanta guztietan soma daitekeena.

505

THE AMSTERDAMMERS (Madrid)

Madrildar hauen soinuek mende hasierako britaniar indie-aren boomeko uztarik onena
dakarkigute. Strokes, Ferdinand eta bidean geratu ziren beste batzuk datozkigu gogora
haien lanak entzutean, nahiz eta bide berezietatik ibiltzeko ausardia izan, hala nola post
punkaren eta are surf-aren bideetatik ere, Shakespeareren hizkuntza dutela komunikaziorako bide.

101

WICKED WIZZARD (Bizkaia)

Wicked Wizzard taldea Mungian sortu zen, nahiz eta, haien kanten soinuagatik, ez lukeen
inork esango. Amerikar basamortura bidaiarazten zaitu haien lanetako batek, edo lehenbiziko Black Sabbath-etara, eta ez dira uzkur psikodelia-ukitu batzuk eransteko,
dinamismo gehiagoz hornitzearren beren lehenbiziko eta oraingoz disko bakarra (2018an
argitaratu zen) entzutean izaten den esperientzia.

139

YOUNG FOREST (Madrid)

Biolina, gitarra eta banjoa dira Young Foresten proposamenerako behar diren elementu
bakarrak; talde honek, ahots joko liluragarri bat ere baliatzen duelarik, folk amerikarreko
kanta ikaragarriak ontzen dituzte, Springsteen, Dylan eta gaur egungoago diren Mumford
& Sons dituztelarik inspirazio. Ahotsezko armoniak dira talde honen alderdirik sendoena,
eta badakite zuzenekoan beren publikoarekin konektatzen, kanta optimista eta erraz laguntzekoekin.