Etxean ariketa fisikoa egiteko aplikazioa

Bilboko Udalak hiritarren eskura jarri du etxean, bakarka zein familian, ariketa fisikoa egiteko entrenamendu-errutinak batzen dituen aplikazioa. Momentuan, aplikazioa deskargatzea doakoa da, Bilboko Kirolak-eko abonatuentzat zein ez direnentzat.

Aplikaziora sartzeko, mugikorretik esteka hau bisitatzea ezinbestekoa izango da. Abonatuek erabiltzaile eta pasahitza jasoko dute emailez. Abonatu ez direnak Udal Kiroldegiarekin jarri daitezke telefonoz, erabiltzaile eta pasahitza jaso eta aplikazioa deskargatzeko.

Bilbao Kirolak-ek gogorarazi nahi du jarduera fisikoa bizi-ohitura osasungarria dela, eta onuragarria adin guztietako pertsonentzat, ikuspegi fisikotik eta psikologikotik.

#Zeukereeginkirolaetxean