BILBOKO UDALAREN “V. VILLASOUNDBILBAO” LEHIAKETAKO EPAIMAHAIAK MARMITAKOTRAPBANDA TALDEA AUKERATU DU 2025EKO VSB TOUR BIRA EGITEKO

Marmitakotrapbanda (Bizkaia), Reeler (Bizkaia), Maddi (Nafarroa), Kbless (Nafarroa), (H)ondora (Gipuzkoa) eta Mexin (Bizkaia) dira "V. VillaSoundBilbao" lehiaketako mentoring pertsonalizatuko faserako hautatutako 6 bakarlari eta taldeak. Haietatik, epaimahaiak Marmitakotrapbanda aukeratu du VSB TOUR 25 egiteko: 4 kontzertu Estatuko hiri banatan, "Son Estrella Galicia" zikloaren eta aretoen barruan.

UDALAREN IKASKETA ARETOAK

Udal ikasketa aretoen eskaintza osoaren zerrenda eskuragarri dago Bilbao Gazteren webgunean. Ikasteko gela bakoitzaren ordutegiak, plazak, itxiera-egunak eta ordutegi bereziak kontsulta ditzakezu bertan.

UDALAK LA PERRERA ERAIKINA SENDOTU DU GIZARTE BERRIKUNTZAKO ETA TEKNOLOGIA EMERGENTEETAKO LABORATEGI MODURA, GAZTEEKIN ETA GAZTEENTZAT

Bilboko Udalak arrakastaz itxi du La Perrera programaren lehen urtea, 2022ko abenduan martxan jarri zenetik. 10.000 erabiltzaile baino gehiagok eta 150 jarduerak egiaztatu dutenez, "mota horretako proposamen bat beharrezkoa zen Bilboko sormena, talentua, konpromisoa eta energia katalizatzeko, uri gaztea den neurrian”, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziaren hitzetan.