#GazteKLUBAEtxean, aisialdiko online programa

Bilboko Udalak #GazteKLUBAEtxean programa jarri du martxan, etxean parte hartu eta gozatzeko aisialdi-aukerak eskainiz. Programak hainbat erronka eta aisialdiko proba ditu, eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Helburua bizimodu osasungarria izateko balioak eta ohiturak irakastea da.

Astean bizpahiru erronka proposatuko dira #GazteKLUBA-ren Instagram kontuan. Irudi edo bideo bat argitaratuko da, erronka zer den eta parte hartzeko epeak adieraziz.
Erronkez gain, «Bideo-Casting» deialdia jarriko da abian, musikarekin zerikusia duena, bertan cover bat abestuz edo abesti propioak ukituz grabatu beharko dira. Kantua, musika bakarrik edo bien konbinatua izan daitezke. Deialdi honetan parte hartu nahi duten gazteek etorkizuneko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute.
Erronketan edo «Bideo-Casting»-ean parte hartu nahi dutenek:
  • Erronka edo cover/jarduera egiten grabatzea
  • Instagrameko kontura igo
  • Aipatu @gaztekluba Instagramen

Erronkak eta jarduerak #GazteKLUBA-ren Instagram kontutik zabalduko dira.