“Pentsako ipuinak” lehiaketaren hirugarren edizioa abian da

Abian da  “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketaren hirugarren edizioa, literatura-sorkuntzaren bidez gizarte-arazoei buruzko hausnarketa sustatzea helburu duen haur eta gazteei zuzendutako literatura-lehiaketa. Aurtengo gaia arrazakeria izango da, gizarte inklusiboa eta bidezkoa sustatzea xede duela.

Lehiaketa 8 eta 23 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta kategoria hauetan:

  • Lehen Hezkuntzako 2. zikloa (8-10 urte)
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloa (10-12 urte)
  • DBH (12-16 urte)
  • Batxilergoa (16-18 urte)
  • Goi mailako ikasketak. 18 urtetik gorakoak
  • Heziketa zikloak

Parte hartzea banaka izango da. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du; asko jota 500 karakterekoa eta euskaraz, gaztelaniaz edota beste ama-hizkuntza batean. Maiatzaren 29an itxiko da parte hartzeko epea. Lehiaketak 2.500 € emango ditu saritan, eta irabazleek aukeratutako proiektu sozialetara bideratuko dira. Kontakizun irabazleak “Pentsatzeko ipuinak – Arrazakeria edizioa” liburu-bilduman argitaratuko dira.

Sariak ekainaren 13an banatuko dira Bilborock-en, eta erakundeen ordezkari nagusiak bertan izango dira.