#yosigocreando, artea eta kultura sare sozialetan sustatzeko ekimen gazte berria

Abian da #yosigocreando, gazte talde batek sortutako ekimena, konfinamendu-aldi honetan artea eta sormena sare sozialetan sustatzeko asmoa duena. Helburua lortzeko, Instagram kontu bat zabaldu dute publiko guztira irekita dagoena eta bertan, edozein ekintza azaldu eta konpartitzen dituzte.

Astero, arlo artistiko bat lantzen dute eta honen inguruko erronka bat argitaratzen dute @yosigocreando Instagram kontuan. Era berean, egunero hainbat jarduera antolatzen dituzte gai horren inguruan, hala nola, artistei zuzeneko elkarrizketak, kontseiluak edo kultura orokorreko lehiaketak. Datorren asteko gai nagusia musika izango da.

Proiektuaren atzean daudenek artea eta kultura bultzatu beharreko modalitateak direla uste dute, are gehiago bizi dugun egoera berezi honetan. Beraz, zu ere artista baldin bazara eta zure obrak ezagutzera eman nahi baldin badituzu, ez izan zalantzarik eta partekatu #yosigocreando traola erabiliz.