150 jarduera uda honetan kulturaz eta aisiaz gozatzeko

Uda honetan Bilbon #BilbaoUda2020, eta honi esker asialdi eta kulturarekin lotutako 150 jarduera baino gehiagorekin gozatzeko aukera izango dugu. Eskaintza askotarikoa, kalitatezkoa, eskuragarria eta, nagusiki, doakoa, izango da. Herritar ororentzat, eta ekainean, uztailean eta abuztuan egingo da hiriko zortzi barrutietan.

Programazio honako bloke hauetan dago banatuta:

  • Kaleko arte eszenikoak
  • Literatura eta musika
  • Tokiko kultur sozietateen eta erakundeen programazioa
  • Aisia eta kirola

Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkia, musika, artea eta beste hamaika esparruetako emanaldiak ditu bere baitan programazioak. Kontsulta ezazu bai hemen, eta baita Bilbao Kultura-ren webgunean ere.

Osasun-protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan. Horretarako, formatu txikiko proposamenek izango dira, edukiera mugatuta egongo da eta publikoa eserita.