Esanetan… (página 2)

Gazteei zuzendutako ekintzak eta programak sustatzeko diru-laguntzak

Gazteez osatutako, edota gazteei zuzendutako ekintzak garatzen dituen elkarte batean hartzen duzu parte? Horrela bada, jakin ezazu Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak berrikuntzari, sormenari eta Bilboren garapenean gazteek parte hartzeari lotuta dauden ekimenak babesteko diru-laguntzak deitu dituela.

Leku gehiago ikasgeletan abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra arte

Abenduaren 15etik eta urtarrilaren 27a bitartean, Bilboko udal ikasgeletan ikasleentzako leku gehiago eskainiko dira asteburuetan. Horrela, ohikoak diren 167 lekuei, beste 330 batu behar zaizkio. 120 Deustuko Udaltegian egongo dira, eta 108 eta 102, Basurtukoan eta Santutxukoan, hurrenez hurren.

Prestik 2018 lanbide-etorkizunaren inguruan

Abenduaren 12 eta 13an ospatuko da Euskaduna Jauregian Prestik Enplegu Azoka, gazteek lanbide-etorkizunaren inguruko laguntza jaso dezaten, eta enpresen, heziketa-zentroen eta erakunde publikoen arteko elkargunea eskainiz.

¡Haciendo la calle! ibilbidea ezkutuko istorioak ezagutzeko

URBANBAT-ek ¡Haciendo la calle! ibilbide parte-hartzailea antolatu du hurrengo abenduaren 15erako, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetatik pasatuko dena. 10 puntu artistikoen bitartez, auzo horietan bizi izandakohainbat emakumeen ezkututako istorioak ezagutzeko aukera izango dugu.