Bilboko Udalak arrakastaz itxi du La Perrera programaren lehen urtea, 2022ko abenduan martxan jarri zenetik. 10.000 erabiltzaile baino gehiagok eta 150 jarduerak egiaztatu dutenez, "mota horretako proposamen bat beharrezkoa zen Bilboko sormena, talentua, konpromisoa eta energia katalizatzeko, uri gaztea den neurrian”, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziaren hitzetan.