“Bilbao Hiri Gaztea”, gazteentzako hiri bat eraikitzeko proiektua

Bilbon bizi eta 15 eta 30 urte bitarteko gaztea zara? Gazte bezala, hiria zure beharretara moldatzen dela uste duzu? Horrela bada, “Bilbao Hiri Gaztea” proiektuak behar zaitu.

Bilboko orainaren eta etorkizunaren parte izan nahi duten gazteak aurkitu nahi ditugu. Ekimen honek Udalak gazteentzat dituen programen eta jarduketen egokitasuna eta hartzaileen beharrizanak eta nahiak kontrastatzea du helburu, Bilbo hiri erakargarri bihurtu eta gazteek berton euren bizitza-proiektua garatzeko aukera izan dezaten.

Hiru adin-taldeetan dago oinarrituta proiektu hau; 15 urtetik 18 urteetara, 19tik 23ra eta 24tik 30era. Talde hauetan parte hartuko duten pertsonek gazte emantzipatuak, kultura, aisia, kirola, lan boluntarioa, ingurumena eta feminismoa bezalako gaiak izango dituzte aztergai. Helburua lortzeko parte-hartzea hiru faseetan banatu da:

  • Lehenengo fasean (urtarrilaren 26ean hasi zena), 3 saio telematiko egingo dira, parte-hartzaileen adinaren arabera.
  • Bigarren fasea otsailaren 9, 10 eta 11n egingo da. Saio hauek presentzialak (Bilborock-en) edo telematikoak izango dira, unean uneko osasun-egoerak aholkatzen duenaren arabera.
  • Hirugarren eta azken fasean jardunaldi bat egingo da martxoaren 2an. Bertan, aurreko saioetan lortutako emaitzak aztertuko dira. Era berean, jardunaldi hau indarrean dauden osasun-mugetara eta gomendioetara egokituko da.

Zalantzak argitu nahi dutenek amekadi@gmail.com helbidera idatzi dezakete.