“Han eta Hemengo Gazteak” programa jardueraz beteta dator

Hilabetero Bilboko Udalak antolatutako “Han eta Hemengo Gazteak” programak hainbat jarduera ospatzen ditu Bilborock-en bertoko eta nazioarteko ikasleak elkarrekin lotzeko asmoz. Happy Erasmus eta Erasmus Student Network (ESN) elkarteek hartzen dute parte ekimen honetan. 

Bilboko eta kanpoko 18 eta 35 urte bitarteko gazteak ekitaldi desberdinen bitartez esperientziak trukatzea da ekimen honen helburua. Horretarako, dantza ikastaroak edota hizkuntzen elkartrukea bezalako ekintzak ospatuko dira. 

Hilabetero “Han eta Hemengo Gazteak” programaren jarduerak zabalduko ditugu Bilborock-eko agendan zein bere sare sozialetan (Twitter eta Facebook).