Formazio ikastaroa DJ moduan hasi nahi dutenentzan Bilborock-en!

DJ moduan hasteko gogoak dituzu? Horrela bada, ezin duzu aukera hau galdu! Bilboko Udalak berton bizi diren gazteei zuzenduta dagoen ikastaroa antolatu du, nahi dutenek musikaren arlo horretan hasteko aukera izatea helburu duela.

Ikastaroak 8 ordu izango ditu; orotara, 2 orduko 4 saio izango direla. Borja Serra (DJ Mimoloco) eta Lorea Argarate (Las Tea Party DJs-etako kide ohia) arituko dira gidari lanetan. Klaseak 2020ko martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Bilborocken.

Izena emateko ezinbestekoa izango da Bilbon bizitzea, 18 eta 35 urte bitartekoa izatea eta gai honen inguruan ezertxo ere ez edo oinarrizko gauzak baino ez jakitea. Inskripzioa egiteko epea zabalik dago jada eta otsailaren 23an itxiko da. Hau gauzatzeko formulario hau bete behar da. Ikastaroa egiteko 20 euro ordaindu beharko dira.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hemen.