Ba al zenekien Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat hamaika jarduera eskaintzen dituela? Denek aisialdi aisialdi osasungarria sustatzen dute, eta gustu guztietarako daude diseinatuta.
Alde batetik #GazteKLUBA dago, ekintza parte-hartzaileak eta irekiak eskaintzen dituen aisialdirako programa; urria eta ekaina bitarteko asteburuetan eta oporretan ospatu egiten direla, Bilbon zein kanpoan. Aurtengo Aste Santuan ere hamaika ekintzekin programa berezia ospatuko da: Bilbotik kanpoko irteerak, dantza erakustaldi eta lehiaketak, kirola eta, goizetan, 4 egunetako programa. Garrantzitsua da kontutan hartzea ekintza hauetan izena emateko epea martxoaren 16tik 23ra egongo dela zabalik. Laster informazio guztia GazteKLUBA-n.
#GazteKLUBA-z gain, Bilboko Udalak hiriko zortzi barrutietan kokatuta dauden Gazteguneak ere gazteen eskura jartzen ditu, bertako ekintzetan parte hartu dezaten. Iraila amaieratik eta ekaina bitartean asteazkenetik larunbatera daude zabalik.
Informazio gehiago: