BreakOnStage 2020, ekainaren 13an Bilbao Arena Kirolen Jauregian

Bilbao Arena Kirolen Jauregiak, ekainaren 13an, Break On Stage jaialdiaren edizio berri bat hartuko du bere baitan. Hiri-kulturarekin lotutako jaialdi handi honek hogei show eskainiko ditu oholtza gainean, denek kirola, musika, dantza eta hiri-kulturako beste emanaldi batzuekin zerikusia dutela.

Egitaraua horrela egongo da antolatuta:

  • Break dance eszenikoko txapelketa: Last Squad (Frantzia), Legacy taldea (Bartzelona), breakdance Ibérica 2019ko eta Bilboko Feel The Sound delakoko txapelduna.
  • Scooter Freestyle Battle: Jamie Addisson (UK-ko txapelduna), Alex Gonga (Junior-eko munduko txapelduna), Rubén Doniga eta Marti Samper.
  • Bost Urban Dance txapelketa: Absolutuan Breathless (Iruña), Bamboo (Donostia) eta Elements (Barakaldo). Junior kategorian Slippery (Bilbo), Legacy Breath (Iruña) eta Extra (Gernika).
  • Jauziak BMX bizikletekin: Diego Solans (Espainiako txapelduna), Aleix Planella, Arkaitz Armendariz eta Martxel Arribillagarekin.

Horrez gain, hainbat ikuskizun egongo dira “Indala dance theater” eta “Nury & Izaskun” artisten eskutik, oraingo Lock&Pop dance onenak.

Informazio guztia hemen.