Bazter Fest #6 jaialdiaren edizio berri bat, oraingoan online

Dagoeneko #Bazter Fest #6 jaialdiaren edizio berri bat. Udal-ekimen honek erreferenteak sortzea bilatzen du, emakumeak Rapera hurbil daitezen, mikrofono bat hartzera animatu daitezen eta nagusiki gizonezkoak diren musika-estilo horretaz goza dezaten.

Ekainaren 1etik aurrera, astelehenero eta hamar astez, musika-topaketa bat izango da, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura-ko YouTube-ko kanalean. La Basu izango dugu gidari eta ordubeteko jardunaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu.

Seigarren edizio honetan euskal eszenako genero honetako erreferenteak protagonista izango dira. Karteleko lehen bost artistak hauek dira: Las Tea Party DJs (ekainaren 1ean), Eva Mena (ekainaren 8an), VitterSweet (ekainaren 15ean), Lohitzune Lohi (ekainaren 22an), Mad Muasel (ekainaren 29an). Kartelaren gainerakoa datozen asteetan jakinaraziko da.

On line topaketa hauek euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan egin daitezke, eta elkarrizketak, aurkezpenak, zuzeneko emanaldi laburrak eta hainbat inprobisazio konbinatuko dituzte.