Bilbao You Week ekimenaren bosgarren edizioa ekainaren 18an ospatuko da

Ekainaren 18an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era#BilbaoYouWeek lehiaketaren bosgarren edizioa egingo da, COVID-19 osasun-krisiagatik atzeratu behar izan zena. Kasu honetan, ateak itxita egingo da eta streaming bidez eskainiko da BilbaoGazte-ren Youtube-ko kanalean.

Elkarreragina protagonisteetako bat izango da, ikusleek galderak zuzenean utzi ahal izango baitituzte. Horrek #BilbaoYouWeek-en ikusleekiko harremana aberastuko du. Zuzenean une jakin batzuk egongo dira
ahalik eta galdera gehienei erantzuteko.

Alba Vidalek (Koala Rabioso) eta Iban Garciak aurkeztuko dute gala eta sarean dauden ikusleak animatuko dituzte sare sozialak erabil ditzaten, #BYW2020 hashtagaren bidez ekitaldira konektatzeko.

Jarraian egitaraua:

  • Natzuki Sel  eta Hurona Rolera bideojokoak, teknikak eta gai interesgarriak jorratuko dituzte.
  • Tigrillo-ren bakarrizketa.
  • Twin Melody taldeko kideei elkarrizketa eta haien jarraitzaileek aurrez bidalitako galderak
    helaraziko zaizkie.
  • Beatbox lagin bat Minimi bertoko artistaren eskutik.

Informazio guztia hemen.