Dagoeneko zabalik Bilbo Zaharreko arte- eta sorkuntza-guneetan egingo diren ikustaldi gidatuetarako izena emateko epea. ‘ARTY WALKS‘ deritze ikustaldiei, eta BLV-ART programaren barruan datorren ekimen bat da. Irailaren 18 eta 19 izango dira, 18:00etatik aurrera, eta bi orduko iraupena izango dute.
Ikustaldi bakoitzean, azalduko da nola eragiten duen kulturak Bilbo Zaharra bizitzen ari den eraldaketan, eta nola garatu den gero komunitate artistiko bat, zeina inguru hartan finkatzen ari baita. Ibilbideetarako lekuetan muga izango da, neurri sanitario eta segurtasunezkoak betetzeko.
Parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute cultura@bilbao.eus helbidera ikustaldian parte hartu nahi dutenen izen-deiturak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa, adina, lanbidea eta bizitokia adieraziz. Epea irailaren 13an amaituko da, eta pertsona bakoitzak ibilbide bakarrerako eman ahalko du izena.
BLV – ART programak laau hitzordu proposatzen ditu ‘ARTY WALKS‘ ikustaldietan parte hartzeko.
Irailaren 18a, 18:00etan
- 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta, ondoren, Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko dute ibilbidea.
- 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren komentuan.
Irailaren 19an, 18:00etan
- 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta ondoren Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko da ibilbidea. EUSKARAZ.
- 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren serorategian.
BLV-ART programak kulturaren alde egin nahi du, kultura edukiz Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoen garapena eta birgaitze osoa eragiteko eragiletzat.