Novia Salcedok Euskadiko gazteen enplegua suspertzeko plan bat jarri du abian, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin

Novia Salcedo Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren laguntzarekin, besteak beste, gazteen kontratazioa sustatzeko eta Euskadin gazteen enplegua suspertzeko programa bat jarri du abian, bereziki pandemiak eta krisi ekonomikoak kaltetua

Helburu gisa, gutxienez 200 beka sortzea aurreikusten da, ordaindutakoak eta lanekoak ez direnak, bai eta ikasturte hau amaitzen duten 10.000 graduatuetatik 1.000 gazte graduatu baino gehiagori lehen enplegua eskuratzeko aukera ematea ere, urtea amaitu baino lehen.

Hauek dira gazteek programan parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak: unibertsitateko tituludunak, lanbide-heziketako tituludunak edo doktoregaiak izatea, langabezian egotea edo enplegua hobetu nahi izatea, eta COVID19 pandemia dela-eta praktikak egiteko aukerarik gabe geratu diren azken urteko ikasleak, arreta berezia jarriz genero-ikuspegiari, krisiak emakumeen desberdintasuna areagotu ez dezan.

Dagoeneko 90 prestakuntza-proiektu formalizatuta ditu Novia Salcedo fundazioak, eta beste 33 ia itxita, pymeen eta mikroekintzaileen erdiak baino gehiago, eta honako lanbide-arlo hauetan, eskariaren arabera ordenatuta: ekonomia zirkularra, marketina eta eraldaketa digitala, kalitatea, 4.0 industria, proiektuen kudeaketa, nazioarteko merkataritza, logistika eta energia-eraginkortasuna.

Info gehiago hemen.