Irekita dago 2020-21 ikasturteko unibertsitate-beketarako eta goi-mailako beste ikasketa batzuetarako eskabideak aurkezteko epea. Telematikoki bakarrik egin ahal izango dira, eta baliozko ziurtagiri elektroniko bat beharrezkoa izango da. Eskaerak urriaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Horiek eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
- Euskadin erroldatuta egotea 2019ko abenduaren 31n
- Bizikidetza-unitatearen sostengatzaile nagusietako batek foru-ogasunetan ordaindu behar ditu zergak
- Derrigorrezkoa da ikasketa ofizial batean matrikulatzea eta beka eskatzen den maila bereko titulaziorik ez izatea
- Gutxienez 60 kreditutan matrikulatzea
- Aurreko ikasturterako eskatutako errendimendu akademikoa gainditu behar da, irakaskuntza-adarraren arabera, lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleei izan ezik
Informazio guztia hemen.