Bilbao Kirolak-ek 753 ikastaro jarriko ditu martxan 2020/2021 denboraldian. Orotara, 10649 leku eskainiko dira. Jarduerak hiriko 11 udal kiroldegietan garatuko dira.
Ikastaroak horrela daude banatuta:
- Aretoko 385 ikastaro: mantenimenduko gimnasia, aretoko dantzak, patinajea, arte martzialak
- Uretako 196 ikastaro: igeriketa, mailaren eta adinaren arabera, eta aquafitness
- Erraketarekin egiteko 152 ikastaro: tenisa eta padela, adibidez
- Kirol egokituko 20 ikastaro
Eskaintza osoa hemen kontsultatu dezakezu.
Ikastaroen eskaintza osoa hemen dago: www.bilbaokirolak.eus. Horrez gain, hitzordua eskatu duten abonatuek zein egun eta ordutan eman dezaketen izena begiratu dezakete. Irailaren 15ean zabalduko da izena emateko epea. Irailaren 24tik aurrera hutsik geratzen diren plazetan izena eman ahal izango dute aldez aurreko hitzordurik ez duten abonatuek. Abonatuak ez direnek irailaren 26tik aurrera izango dute horretarako aukera.
Bilbao Kirolak-ek osasun-prebentzioko neurriak ezarri ditu 2020/2021 denboraldiko ikastaroetarako:
- Maskara beharrezkoa izango da instalazioen barruko aldean.
- Ikastaroen edukiera % 60ra murriztu da
- Kanpoko eta aretoko jardueretan ez da aldagelarik erabiliko,
- Igerilekuko ikastaroetan aldagelak erabili ahal izango dira, baina ordutegi berean ikastaro gutxiago eskainiko da, aldageletako edukieraren baldintza bete ahal izateko.
- Oraingoz ez da ikastarorik eskainiko 2013 eta 2020 artean jaiotako adingabeentzat eta haurdun edo erditze ostean dauden emakumeentzat.
- Erabiltzaileen joan-etorrietarako ibilbideak markatu dira, uneoro segurtasun-tartea gorde ahal izateko,
- Aretoko ikastaro batzuetan -pilates eta yoga ikastaroetan, kasu- nork bere esterilla eramatea eta erabiltzea gomendatzen da
- Gela behar bezala aireztatzeko nahikoa denbora egongo da ikastaro batetik bestera.
Aurreikusita dago ikastaroak urrian hastea, baina osasun-egoeraren arabera, eta beharrezkoa balitz, eskainitako ikastaro eta plaza guztiak, baita ikastarook hasteko egunak ere, aldatu eta/edo bertan behera utzi ahal izango dira.