Bilboko Kalealdiaren 21.edizioa irailaren 22tik 27ra ospatuko da

Urteroko Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia irailaren 22tik 27ra ospatuko da aurten. Eskainiko den programazioa kalitatezkoa, askotarikoa eta adin guztietarako pentsatua izango da.

Hiriko zazpi espaziotan izango dira ekitaldiak: Casilda Iturrizar parkea, Areatzako kaia, Areatza, Arriagako plaza, Arriagako antzokiko alboa, Bizkaia Aretoa–UPV/EHU eta Plaza Barrian. Hainbat diziplinatako emanaldietaz gozatzeko aukera izango dugu: kale-antzerkia, zirkoa, dantza, dantza bertikala, clown, musika eta instalazio eszenikoak.

Programazio osoa sarrera librekoa izango da. Aurrekoetan ez bezala, ez da karparik egongo. La Baldufa konpainia katalanaren ‘Bye bye, Conffeti’ ikuskizunean, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak Jaialdiaren Informazio Bulegoan eskuratu daitezke (gehienez, bi gonbidapen pertsona bakoitzeko), Areatzan, irailaren 26an (11:30-14:00 / 17:00-20:00).

Programazio osoa hemen ikusi dezakezu.