Bizkaia Gazteak Helburu, gazteen enplegu programa

Garapenetik eta Durangaldeko, Bermeoko eta Leioako Behargintzetatik Bizkaia Gazteak Helburu programa sustatzen ari dira. Musika-industriako eta musika-jaialdien ekoizpeneko prestakuntza proposatzen diete gaiarekiko interesa duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteei.

Programa irailaren 29tik azaroaren 20ra garatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio Kalea, 2 – 48008 Bilbo) eta goizeko ordutegia izango du, 10:00etan hasi eta 14:00etan amaitu. Programa osoa doakoa izango da.

Edukiak honako hauek izango dira:

  • Musika ekitaldi baten plangintza eta antolaketa.
  • Marketina eta sustapena.
  • Norbanakoaren garapena: pertsonen barne-adimena.
  • Lanerako gaitasun orokorrak. Pertsonekin jarduteko adimena.
  • Tutoretza indibiduala eta proiektukoa.

Parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 16 eta 29 urte bitarteko gaztea izatea.
  • Gazte Bermerako Sisteman alta emanda egotea. Honen iinguruko informazio gehiago hemen.
  • Bizkaian erroldatuta egotea (Durangaldean, Leioan, Bermeon, Sukarrietan edo Mundakan erroldatuta egotea baloratuko da).

Programaren informazio guztia hemen ikusi dezakezu.