Irailaren iritsierarekin batera, Darabilbo programaren edizio berri bat jarri da martxan. Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegi sareak antolatutako egitasmoa da, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburu duela.
Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta urte guztian zehar ospatuko dira hiriko barruti desberdinetan. Baldintza bakarra Darabilboren webgunean izena ematea da, eta 16 urte baino gehiago izatea (familiako jardueretan izan ezik). Programak erabiltzaileen parte-hartzea bultzatu nahi duenez, bai garapenean eta baita diseinuan ere, eurek proposatu ditzakete jarduerak, 607530132 zenbakira whatsapp bat bidaliz.
Darabilbo urte osoan zehar izanen da martxan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta astean bi ekitaldi antolatuko dituzte. Egitaratua etengabe berritzen dute, mota guztietako jarduerak eskaintzeko, aurreko edizioetan, argazkigintza tailerrak, euskal-dantza ikuskizunak edota antzerkiak izan dituzte, besteak beste.
Hilabete bakoitzeko agenda hemen aurkitu dezakezu.