VillaSoundBilbao, bakarlari eta talde gazteak sustatu eta publikoari proposamen ugari eskaintzeko musika programa berria!

Artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzeko eta musika arloko askotariko eta egungo proposamenak jendeari eskaintzeko martxan jarri da lehenengo aldiz VillaSoundBilbao jaialdia. 2020 eta 2021ean hainbat ekintza burutuko dira programa honen baitan.

Jaialdiak egungo musika estilo guztiak onartuko ditu bere baitan; rocka, popa, metala, trapa, elektronika eta folka, besteak beste. VillaSoundBilbao ez da musika estilo jakin batera mugatzen, asmoa proposamen gazte eta kalitatezkoak aurkitzea baita. Era berean, jaialdiak musikaren panoraman emakumeen presentzia sustatzen lagundu nahi du, horregatik, jaialdiaren fase eta jarduera guztietan egongo dira.

Jaialdiak honako fase hauek izango ditu:

  • VSB Fest
  • VSB Mentoring
  • VSB Tour
  • VSB Talk

VSB Fest 2021eko apirila eta maiatza bitartean ospatuko da eta bi momentu izango ditu. Apirilean, epaimahai batek aukeratutako 12 talderen (edo bakarlarien) 4 kontzertuak Bilborock- en ospatuko dira. Taldekideak Euskadi edo Nafarroakoak eta 16 eta 30 urte bitartekoak izan beharko dira. Kontzertu bakoitzean aukeratutako 3  talde/bakarlari eta talde gonbidatu bana arituko dira. Kontzertu horietan parte hartu nahi dutenek webgune honetan eman beharko dute izena urriaren 1etik eta azaroaren 9a bitartean. Urtarrilaren lehen hamabostaldian jakinaraziko dira aukeratuen izenak. Kontzertuak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, leku guztiak bete
arte.

Talde horietatik 6k VSB Mentoring prestakuntza-programan hartuko dute parte.  Hau 2021eko maiatzetik urrira bitartean ospatuko da. Profesionalek emango dute prestakuntza eta hainbat gai jorratuko dituzte: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideen kudeaketa eta sustapena,kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.

VSB Mentoring fasean parte hartu duten 6 taldeetatik 1ek VSB Tour-ean parte hartuko du, eta honi esker Estatuko hiri batzuetan jotzeko aukeratuko dute. Lau kontzertuko bira izango da eta 2021eko azken hiruhilekoan gauzatuko da. Banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo proiektatzea du helburu azkeneko fase honek.

Maiatzan, VSB Fest-ek, musika hiriko hainbat guneetara eramango duten 5 kontzertu antolatuko ditu. Musika-panoraman gora egiten ari diren 10 talde aukeratuko dira. Talde horrek programa bat osatuko du, une horretan nabarmentzen ari diren proposamen musikal askotarikoak eta heterogeneoak eta sortzen ari direnak bateratuko dituena.

VSB Talk azaroan ospatuko da Bilborock-en. Bertan profesionalek musikaren sektorean gazteentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte, “Musikarenetorkizuna: zuzenekoaren eta sarearen artean” izenburupean. Sarrera doakoa izango da.

Jaialdiaren nondik-norako guztiak VillaSoundBilbao-ren Instagram kontuan zein webgune honetan jarraitu ditzakezue.