ZINEBI-ren 62. edizioa azaroaren 13tik 20ra ospatuko da. 121 film aurkeztu dira guztira: 89 film labur, 5 film ertain eta 27 film luze. Film horien erdia baino gehiago emakumeek zuzendutakoak dira. Edizio hau hibridoa izango da, film batzuk zine-aretoetan ikusiko dira, eta beste batzuk online.
Lau zatitan banatu da jaialdia. Nazioarteko Lehiaketaren sekzio ofiziala, bitan banatzen dena: Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF – Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketa. Beautiful Docs eta Bertoko Begiradak – Miradas Desde Euskadi.
Aurten, Ohorezko Mikeldi sariak Jean-Pierre eta Luc Dardenne belgikarrei eta Ana Murugarren eta Maria Eugenia Salaverri euskaldunei emango zaizkie.
Arriaga Antzokian, Gólem-Alhóndiga Zinemetan, Azkuna Zentroko Auditorioan eta Arte Ederren Museoan izango dira ekitaldiak. Azkuna Zentroko Auditorioko eta Gólem–Alhóndiga Zinemetako proiekzioetarako, banakako sarrerek 4,50 euroko prezioa dute eta 10 saiorako bonuek 35 eurokoa. Arte Ederren Museoan egingo diren ekitaldietarako sarrerak 3,50 euro balio dute. ZINEBI-k 20 euroko bonu bereziak atera ditu erretiratuentzat, langabeentzat eta ikasleentzat. Inaugurazio eta itxiera galetarako tiketak eta azaroaren 21eko errepikapenerako tiketak 6 eurokoak izango dira.
Informazio gehiago hemen.