Ikasteko 186 plaza udal aretoetako geletan ikasleentzat

Gaurtik aurrera, Bilboko Udalak 186 plaza jarriko ditu ikasleen eskura udal ikasgeletan astelehenetik ostiralera, 82 plaza larunbatetan eta 34 plaza igandeetan. Hiriko 8 barrutietan zehar daude sakabanatuta ikasgela hauek.

Zehazki, ikasgelak 8 barrutietako udaltegi eta auzo-etxeetan eta Bidebarrietan eta Azkuna Zentroan egongo dira. Webgune honetan helbide zein ordutegiak kontsultatu ditzakezu.

Erabiltzaileen osasun-segurtasuna bermatzeko, Bilboko Udalak osasun agintarien neurri eta gomendio hauek aplikatuko ditu:

  • Maskara derrigorrezkoa izango da.
  • Eskuak garbitu beharko dira ikasgelara sartzean eta handik irtetean; horretarako, gel hidroalkoholikoa egongo da sarreran eta baita gela barruan ere.
  • Gelen edukiera, gehien-gehienez, % 50ekoa izango da.
  • Aulkien arteko tartea 1,5 metrokoa izango da.
  • Ikasketa-gela horietako guneen eta materialen garbiketa eta desinfekzioa areagotu egingo dira. Gainera, erabiltzaile bakoitzak okupatu duen espazioa desinfektatu egin beharko du gelatik irtetean, horretarako edukiko duen materialarekin (desinfektatzailea eta papera).
  • Ezarritako osasun-jarraibideen arabera aireztatuko dira espazioak.
  • Azkenik, erabiltzaileek, nahi badute, euren datuak erregistro batean apuntatu ahal izango dituzte, horrela, osasun-agintarien lana erraztuko da, beharrezkoa baldin bada trazabilitatea ezartzea edo erabiltzaileen artean bilaketa egitea. Datu horiek indarreko legeriaren arabera eta helburu horrekin bakarrik tratatuko dira.