Miriam Lujua eta Eleder Iglesias dira Bilbao Gazteko instagramer ofizialak

2020ko azarotik 2021ko maiatzera bitartean, hirian gazteentzat egongo diren hamaika planen berri emango dute Miriam Lujuak eta Eleder Iglesiasek Bilbao Gazte-ko Instagram kontuan. Bideoak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira eta hilean behin argitaratuko dituzte.

Miriam Lujua 21 urteko bilbotarra da eta Lehen Hezkuntza Graduko ikaslea ere. Musika da bere pasioa, eta nahiz eta kitarra, pianoa eta ukelelea jotzen dituen, batez ere, abestea maite du. SN Erasmus erakundeko kultura arloan parte hartzen du. Bestalde, Eleder Iglesiasek 19 urte ditu, Bilbokoa da eta Kazetaritza Gradua eta Arte Dramatikoa ikasten dabil. Bere burua saltserotzat jotzen du, eta kulturarekin lotura duen edozein lekutan egotea maite du. Magia eta ekimenak aurkeztean gustoko du.

Instagramer hauen aukeraketan, kameraren aurrean hitz egiteko erraztasuna, euskaraz komunikatzeko gaitasuna eta euren aurkezpen bideoetako kontakizuna izan ditu kontuan epaimahaiak.