VillaSoundBilbao jaialdiaren epaimahaiak lehenengo edizio honetan parte hartuko duten talde eta bakarlarien izenak aditzera eman ditu. Bizkaiko 8 talde, Gipuzkoako 3 eta Nafarroako 1 izan dira hautatuak. Ekimen hau 16 eta 30 urte arteko gazteentzat da. Aukeratutakoen batez besteko adina 24,5 urtekoa da.
Honako hauek izan dira hautatuak:
- Suave (Bizkaia)
- NUN (Bizkaia)
- Nize (Bizkaia)
- Martin de Marte (Gipuzkoa)
- Monday Potions (Bizkaia)
- Silitia (Bizkaia)
- Full Cab (Bizkaia)
- Blanquita Carraquela (Gipuzkoa)
- Olaia (Bizkaia)
- A1 Goldie (Navarra)
- Mona Rora (Bizkaia)
- Ramona’s First Evil Boyfriend (Gipuzkoa)
Talde horiek osatzen dituzten 26 pertsonetatik 3 emakumeak dira (% 11,5), 4 ez binarioak (% 15,4), eta gainerako 19ak (% 73) gizonak. Abestietan erabilitako hizkuntzetan, ingelesa da nagusi (% 75), gero gaztelania (% 58) eta azkenik euskara (% 50).
12 talde eta bakarlari hauek apirilean arituko dira Bilborock-en. Kontzertu bakoitzean haietako hiruk joko
dute, talde gonbidatu batekin. Kontzertuak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, leku guztiak bete arte.
Bilborock-en kontzertuen ondoren, 6 talde edo bakarlari VSB MENTORING prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukeratuko dituzte. Laguntza-programa hori 2021eko maiatzetik urrira bitartean garatuko da, eta hautatutako talde edo bakarlarien beharrizanetara egokituko da.
2021eko maiatzean, VillaSoundBilbao jaialdiaren esparruan, hainbat kontzertu programatuko dira hiriko hainbat gunetan. Gazteen musika-panoraman gora egiten ari diren 10 taldek beren sorkuntzak erakutsiko dituzte, emakumeen presentzia duten talde gazteen rotagonismo sendoarekin eta musika-estilo anitzekin.
Jaialdiaren barruan VSB TALK jardunaldi ireki eta doakoa egingo da, martxoaren 17an, Bilborock-en. Bertan, profesionalek musikaren sektorean gazteentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte.
Informazio guztia hemen.