#GazteSHARE, ikus-entzunezko tekniken egoitza

Komunikazio digitalaren mundua gustatzen zaizu? Teknika digitaletan parte-hartzea eta Bilborock-eko programazio eta edukia zabaltzen ikastea gustatuko litzaizuke? Hala bada, #GazteSHARE zuretzat da! Hilabetero Bilborock-eko edukiei buruz magazine elebiduna egiteko gai diren bi gazteren bila gabiltza.

Deialdi honen helburua teknologia digitalen erabilera ikastea da, batez ere, edukia sortzeko eta erremintak, formatuak, narratibak ezagutzeko eta sare sozialetatik modu eraginkorrean komunikatzeko.

#GazteSHARE Bilbon bizi edo ikasten duten 18-30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Parte hartzeko ezinbestekoa da formulario hau otsailaren 12a baino lehen betetzea. Izen-emate epea amaitzen denean, 10 pertsona aukeratuko dira, zeinak Bilborock-en ospatuko den egoitza batean parte-hartuko duten. Egonaldi honek bost aste iraungo ditu eta otsaileko hirugarren astetik aurrera izango da (3 ordu aste bakoitzeko gehi online lanak). Bi talde egongo dira, bakoitza bost pertsonakoa.

Egonaldian zehar, aukeratutako 10 pertsonek heziketa eta jarraipen doakoaz gozatuko dute. Edukiak grabatzeko moduak, mugikorrarekin ikus-entzunezko edukiak sortzeko erremintak eta sare sozialei begira, ikus-entzunezko piezen sorrerari buruz izango dira. Pertsona hauek 50€-ko dieta bakarra jasoko dute.

Egonaldia amaitzean, Bilborock-eko programazio eta edukiari buruz hilabetero magazina egiteko bi pertsona aukeratuko dira. 2021ko apiriletik abendura bitarte, uztailean eta abuztuan izan ezik. Pertsona hauetako
bakoitzak magazine bakoitzeko 175€-ko dieta jasoko du.

Informazio gehiago hemen.