BilbaoArte Fundazioak “Pioneras / Pionnières / Aitzindariak” izeneko film zikloa estreinatuko du apirilaren 13tik maiatzaren 20ra. Ekimen honen helburu nagusia, zazpigarren arteko emakume aitzindariei omenaldia eskaintzea da.
Zazpi filmeko ziklo hau, Bilboko Institut Français-ren laaguntza izango du, eta BilbaoArteko Art House Zinema aretoan proiektatuko da. Filmak Jjatorrizko bertsioan eta azpitituluekin proiektutuko dira, emakumeek zine frantsesaren hastapenetan zeharreko ibilbide gisa.
Zikloaren azken egunean (maiatzak 20), gainera, Callisto McNulty zuzendari frantziarra izango da BilbaoArten, “Delphine et Carole” (2018) filma aurkeztuko duena. Hemen duzue programazio osoa:
- apirilak 13 eta 15, 19:00: Alice Guy: 13 courts métrages, Alice Guy (50’) + La Souriante Madame Beudet, Germaine Dulac (42’);
- apirilak 20 eta 22, 19:00: Pour Don Carlos, Musidora & Jacques Lasseyne (90’);
- apirilak 27 eta 29, 19:00: Le Roi des Aulnes, Marie-Louise Iribe (70’);
- maiatzak 4 eta 6, 19:00: Paris 1900, Nicole Vedrès (82’);
- maiatzak 11 eta 13, 19:00: Cléo de 5 à 7, Agnès Varda (90’);
- maiatzak 18 eta 20, 19:00: Delphine et Carole, Callisto McNulty (70’).
Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik telefonoz erreserbatuta (94 415 50 97) proiekzioaren egun berean. Info gehiago webgune honetan.