Bilbao Udalak zerbitzu bat abian jarri du txirrindulariek beren bizikletak erregistratu ditzaten

Bilboko Udalak BiziErregistroa hedatzeko kanpaina jarri du abian. Zerbitzu horren bidez, txirrindulariek beren bizikletak erregistra ditzakete, haien jabetza egiaztatuz eta, galdu edo lapurtuz gero, hobeto identifikatzeko aukera izango dute.

Alta doan eman daiteke www.biciregistro.es web orrialdearen bidez edo jabearen datu pertsonalak sartuta. Gainera, jabeak markaketa-kita eskura dezake bizikletarentzat 7 euren truke.

Markaketa-kita lau eranskailuk osatzen dute, bakoitza bere QR kodearekin, eta bizikletan jar daitezke errazago identifikatu ahal izateko. Kita jasotzeko, aurrez hitzordua hartu behar da (Udalaren web orriaren bidez). Ondoren, Herritarrak Artatzeko Bulegora joan eta NANa aurkeztu behar da (Ernesto Erkoreka plaza, 12).

Bilbo Bizikletaren Aldeko Hirien Sareko kidea da; sareak 135 bazkide ditu, eta horiek Espainia osoko ia 1.000 udalerri ordezkatzen dituzte. Bizikletaren Aldeko Hirien Sarearen helburua da txirrindularien zirkulazioa erraztea, seguruagoa egitea eta garatzea, bereziki hiri-ingurunean.