Musika, argazkia, poesia, ilustrazioa eta pop up store bat sormenez beteko dute Bilborock aretoa datorren ostiralean, maiatzaren 14an. #IMAGIFULLEGUNA ekimenak sinergia-espazio bat eskainiko die gazteei, beren proiektuak partekatzeko eta arte-diziplina desberdinetatik batera sortzeko.
Hasteko, 16:00etatik aurrera, Pop Up Store bat egongo da Bilborockeko Lab aretoan, arte plastikoen hainbat proposamenekin. Bertan, hainbat artistak bere lanak erakusiko dituzte. Esaterako, soutache teknikarekin sortutako bitxigintza, ehungintza eta ilustrazio eta estanpazio teknikak, besteak beste.
18:30etik aurrera, #IMAGIFULLEGUNA hasiko da hainbat artistaren emanaldiarekin. Hona hemen parte hartuko duten artisten zerrenda:
- Norán, boskote musikala, gaur egungo pop-rock eraginetatik abiatzen dena, forma pertsonala emateko.
- Deep Sea Monk, hirukote musikala eskola zaharreko pop eta funk soinuetatik abiatzen dena.
- Púrpura Quien, pop-rock boskotea.
- The Last Hidden Fox, kantautorea
- Mikelo El Rimas, Beatbox, Rap eta Scratch abeslaria.
Ekitaldi hau Bilboko Udalaren Ideiak Martxan programaren barruan kokatzen da, eta Imaginautak Kultur Elkarteak proposatuta, Bilborock arte-sorkuntzen elkargune bihurtu nahi duen arte arteko kultura-mugimendua garatzen da.
Sarrera doakoa eta librea izango da, leku-kopurua bete arte. Emanaldia streaming bidez emango du Imaginautak.