Bilbo artez beteko da 10 egunez BLV-ARTen eskutik

Arteak Bilbo hartuko du ekainaren 3tik 13raBLV-ART ekimenaren eskutik. Programa honek Bilbo Zaharra abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko du, auzo honen garapen eta berriztapenerako elementu dinamizatzaile gisa kulturaren alde Udalak egiten duen apustuari jarraituz.

Collage antzerki-proposamenak, kontzertuak, performanceak, solasaldi performatiboak, site – specificak eta ibilbide ibiltariak auzoko kultura-espazioetan besteak beste, gozatzeko aukera izango dugu programa honi esker.  Ekimenak iraungo duen hamar egun hauetan eskaintza zabala eta publiko guztiontzat zuzenduta izango da. Esate baterako, dantzak paper garrantzitsua izango du, beste diziplina batzuekin batera, antzerkiarekin eta arte biziekin, besteak beste. Era berean, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan hitzaldi performatiboek eta ibilbide gidatuek beren lekua izango dute BLV – ART programazioan. Aurten, guztira, 5 estreinaldi absolutuak izango dira hirianeta hiru estreinaldi Euskadin.

Abangoardiako adierazpen artistikoei lotutako programa hau, Kulturaren aldeko Plan Bereziaren barruan kokatzen da, Bilbo Zaharra, Zabala eta San Frantzisko birgaitzeko trakzio-elementu gisa.

Ekintzak:

Dantza:
– Osteguna 3, 18:30 eta 19:15 – Inaugurazioa, “PERIFERIAS” (Eva Guerrero konpainia). Berreginen Museoa.
– Osteguna 10, 19:30 – “Natura 2021” (Node konpainia). Berreginen Museoa. Bilborock aretoa.
– Larunbata 12, 18:30 eta 19:30 – “Abrazo” (MAR-MAR Nerea Martínez konpainia). Berreginen Museoa.
– Igandea 13, 13:00 – “Conversation Pieces (Fuego verde)” (Isaac Erdoiza eta Nazario Díaz). Mariaren Bihotzaren Aztarnategian

Antzerkia / Performance-ak:
– Osteguna 3, 20:00 – “Café cantante amargura” (Arrieta konpainia). San Frantziskoko Udaltegian.
– Ostirala 4, 18:30 – “Qualcosa nascèra da noi” (Pablo Fidalgo). Mariaren Bihotzaren Aztarnategian.
– Ostirala 4 19:30 – “Mystic Bacala” (Bárbara Sánchez). Bilborock aretoa.
– Igandea 6, 12:15 eta 13:30 – “Txilin Hotsak” (Tranpola). Berreginen Museoan.
– Igandea 6, 19:30 – “Erresistentzia arazo fisikoa da” (Maite Aizpuru). Bilborock aretoa.
– Asteazkena 9, 19:30 – Beatriz Sanchez eta “Ex Tradicional 48003“. Mariaren Bihotzaren Plazako Aztarnategian.

Bisita gidatu ibiltariak:
Ekainaren 5eko eta 6ko asteburuan, 12:00etatik 14:00etara, BLV-ARTek beste hitzordu bat proposatu du: BLVART.BIDAIA, auzoko kultur gune autogestionatuetarako ibilbide gidatu eta ibiltaria. Ibilbide gidatuak doan dira, jarduera hasi baino 48 ordu lehenago erreserba eginda.

Programazio osoa  hemen.