Aukera programak emakume zinemagile gazteei laguntza eskaintzen die

(H)emen elkarteak Aukera programaren lehen edizioa abiarazi du. Ekimen hau, 18 eta 35 urte bitarteko emakume zinemagile gazteei zuzendutako mentoria-programa da eta honekin batera, sortzaileei film labur bat egiteko aukera ematen die, gehienentzat beren lehen aukera dena.

ZineuskadikZINEBIk eta Kutxakulturrek sustatua dagoen programa honek, bere lehen ediziorako hautatutako 5 proiektuak jakinarazi ditu. Hauek dira lehen edizio honetarako hautatutako bost lanak: Azkena”, Ane Inés Landeta eta Lorea Lyonsena; “Prioridades”, Tamara Lucarini eta Ana Angulorena; “Cuidado!”, Olaia Nogales eta Llucía Plarena; “Hemen bizi da maitasuna”, Enara García eta Ainhoa Olasorena, eta “Pomo D’oro”, Nerea Sciarra eta Allende Grandmontagnerena. Bost taldeek gidoigintzan, zuzendaritzan eta ekoizpenean hautatutako proiektuekin parte hartuko dute, eta genero-ikuspegiari buruzko tailer bat ere jasoko dute.

Hona hemen mentorien egutegia:

  • GIDOIAREN MENTORIA
    Bilbon, ekainak 11, 12 eta 13
    Aholkulariak: Lara Izagirre eta Ana Hormaetxea.
  • ZUZENDARITZAKO MENTORIA
    Donostian, ekainak 25, 26 eta 27
    Aholkulariak: Maider Oleaga, Esti Urresola eta Olatz Beobide.
  • PRODUKZIO – MENTORIA
    Bilbon, uztailak 9, 10 eta 11
    Aholkulariak: Izaskun Arandia eta Nahikari Ipiña.

Programaren amaieran, aholkulariek bi proiektu aukeratuko dituzte, eta azaroan iragarriko dituzte ZINEBIko itxiera galan. Hautatutako lan bakoitzak 3.000 euroko Aukera saria jasoko du, film laburraren garapena bultzatzeko.

Info gehiago webgune honetan.