Bilboko Udalak, datorren eguenean, azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna gomutatuko du, EUDELek proposatutako adierazpena irakurriz erakunde gisa, zeinaren gaia, oraingo honetan, indarkeria bikarioa izango baita; Udalbatzarraren ohiko osoko bilkuran egingo da hori, indarkeria matxistaren aho bateko gaitzespen moduan.
Gainera, gomuta-ekitaldi horren barruan, Bilboko Udalak performance bat antolatu du, “Zuen historia, gurea” izenekoa, zeinean publikoak indarkeria matxista jasan duten emakume edadetuen egiazko lekukotzak entzungo baititu.
Antzezlan hau Sra. Polaroiska arte-kolektiboak zuzendu du (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), eta abenduaren 2an izango da, ostegunean, 18:00etan hasita, Bilboko Berreginen Museoan. Ekitaldia ikusi ahal izateko, izena eman behar da abenduaren 1a baino lehen, wegunean, 94 420 48 38 telefonoan, edo e-mail bidez (berdintasuna@bilbao.eus), helbidera mezua bidalita.
Ekimen honen bidez, Udalak salatu egiten du emakume adindu askok jasaten duten egoera, era askotako bazterketa pairatzen baitute, emakume izateagatik eta adinekoa izateagatik. Egoera honetan, Nekane Alonso Berdintasun Saileko zinegotziak adierazi duenez: “ezagutzera eman nahi dugu 60 urte baino gehiagoko emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxisten errealitate ezkutukoa. Emakume edadetuak ere badira edo izan dira genero-indarkeriaren biktima. Arazo sozial ezkutuko bat are biktimendako eurendako ere”.
Egunean-egunean, adin eta klase sozial guztietako emakumeek pairatzen dute sexu-abusua, fisikoa, ekonomikoa, soziala eta psikologikoa, eta hori dela-eta, Nekane Alonsok hau adierazi du: “emakumea izatea, dakigunez, indarkeria jasateko arrisku handiko faktore bat da. Baina, horrez gain, haietako asko 65 urte baino gehiagokoak dira, eta ekonomia-baliabide urrikoak, senarraren edo beste norbaitzuen mende egoten dira, edo ez, eta era zail eta sotilen pean eragiten den indarkeriaren arriskuaren pean bizi dira, arazo hori normalizatzen dela eta ezin ikusizko bihurtzen dela.”
BILBO, MORE KOLOREZ JANTZITA
Gaurtik aurrera, Uriak more-kolorea jantziko du ostera ere, puntu morearen sinboloa ipinita Udalaren hainbat egoitzatan, udal entitateen egoitzatan, udaltegietan, ikastetxeetan, osasun zentroetan, liburutegietan, kiroldegietan, elkarteetan eta unibertsitateetan eta bestetan.
Era berean, Udalak eskatzen die herritarrei parte har dezatela eta gaitzets dezatela indarkeria matxista; horretarako, proposatzen du ipintzeko txapa morea, indarkeria honen modu eta maila guztiak gaitzesten eta salatzen direlako jarrera irudikatzen duen sinboloa, egin-eginean.
Eguen horretan bertan, Udaletxea argiztatu egingo da kolore horrekin, Bilboren jarrera erakusteko, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka dagoela adierazteko.
INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO UDAL ZERBITZUAK
Larrialdiak:
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua – GLUZ: 94 470 14 60
Hitzordua eska dezakezu 944204838 telefonoan edo berdintasuna@bilbao.eus helbide elektronikoan.
- Informazio eta orientazio espezializatua
- Lagun egite soziala
- Lagun egite psikologikoa
- Aholkularitza juridikoa
SARE SOZIALAK